Taldeka gure auzoari buruzko informazioa idatzi dugu eta argazkiak ere bidaltzen dizkizuegu.
Gure auzoaren
izena “Rontegi” da. Izen hau
dauka bertan Rontegi
mendia dagoelako , beraz
Barakaldoko goiko aldean
dago hain zuzen
ere .
Ekaitz eta Adrián
Eskola, ur-depositoen
ondoan dago,eta oso ezagunak dira ur deposito hauek Rontegi zubitik pasatzean ikusten
direlako.
Jason eta Eneko
Argazkietan ikusiko duzuenez, etxetik eskolara joateko aldapa bat igo behar dugu eta igeriketa ikastarotik etorri garenean argazkiak atera ditugu, bertan patioa ikusten da, garaje bat eta goiko patioa baino gorago ur depositoak ageri dira.
Eskolak ikasle asko ditu, 181 Haur Hezkuntzan eta 203 Lehen Hezkuntzan.
Irati Q. eta Evelyn
Guri patioan futbolean jolastea
gustatzen zaigu , baina
astean bitan ezin
dugu futbolean jolastu ,
bestelako jokoak antolatzen
direlako , hala nola , sokara, gomara, boloetara, uztaietara
… eta beste egun batean baloirik gabeko eguna da.
Imanol eta Hugo
Rontegi auzoan, plaza
bat dago. “Begiko Plaza” deitzen
dena, erdian begi formako
eskultura bat duelako eta jaiak hor
ospatzen ditugu .
Haizea I. eta Sergio
Rontegiko kale
nagusiak izen hauek
dituzte : Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroa.
Erlantz eta Julián
“Ainara kluba”
ere badaukagu. Hor, jolasten dugu, marrazten dugu eta
txangoak antolatzen dituzte,
adibidez elurretara, udalekuak eta beste gauza batzuk ere bai.
Lucia eta Satia
Auzoa ez da oso handia, baina
hainbat gauza interesgarri daude, esaterako "Ainara kluba", parkeak, denda txikiak, jatetxeak... eta aurten anbulategia, auzokoentzat oso garrantzitsua dena, inauguratu dute.
Aketza eta Iker
Guretzat, Rontegi auzoa Barakaldoko hoberena da, gauza asko dituelako eta bertan oso ondo pasatzen garelako, gainera hemendik lekuak nahiko hurbil daude, batez ere metroa 5 minutura dugulako.
Haizea G. eta Irati Z.
Hilabete
honetan igeriketa ikastoroa egiten
ari garenez “Lasesarre” Polikiroldegira
joaten gara eta aldapa jaitsi behar dugu, ia- ia “Nerbioi itsasadarreraino”.
Gure
auzoa hobeto ezagutu nahi baduzue , etorri Barakaldora eta igo Rontegi
mendirantz , handik autopista eta beste auzo batzuk ikusiko dituzu.
Ana Sofia eta Jhon Jairo
No hay comentarios:
Publicar un comentario