2013-06-20

Kaixo lagunak:
Ikusi dugu zuek bidalitakoa eta konturatu gara zuen herria ze handia den.Gureak txikiagoak dira zeren bi dira:Urretxu eta Zumarraga. Elkartuta daude, ibaiak banatzen ditu.Kanpotik herri bat dirudi.
Bestalde , esan behar dizuegu, azken hilabete hauetan ekintza desberdinak egin ditugula.Maiatzaren hasieran aste bete egon ginen Arotz-Enean, Nafarroko Etxarri-Larraun herrian.
Primeran pasa genuen han eta argazki batzuk bidaltzen dizkizuegu.

Maiatzaren 24an,Gainzuri Eguna ospatu genuen. Egunaren zehar ekintza bereziak egin genituen baina eguraldi txarra egin zuenez eskolan bertan ospatu genuen. Urtero egiten den festa da eta eguraldi ona eginez gero Santa Barbaran ospatzen dugu (Urretxuko Irimo mendiaren magalean dagoen toki polita).

Beno,kurtsoa bukatzera doa eta horregatik ondo pasatzea opa dizuegu.
ONDO ONDO PASA OPORRAK                   


4. mailako lagunak

2013-06-12

AMAIERAKO AGURRA

Eta hau, guztia izan da!
Zuei gustatzea espero dugu. Oporretan ondo pasatu eta hurrengora arte!

                       RONTEGIKO 2. ZIKLOKO IKASLEAK ETA IRAKASLEAK

BESTE EKINTZA BAT

Aurten "Bikoteka Irakurtzen" proiektua 4. mailakook aurrera eraman dugu. Astero bi saio egin ditugu gelan eta astero irakasle eta ikasle rolak haien artean aldatu dituzte. Oso esperientzia polita izan da. Dibertigarria eta ulermena hobetzeko aukera bikaina!