2013-04-16

GURE AUZOA

3Ako  ikasleak   20  gara :  10  neska (Arianne,María, Ixone,Maider, Irati, Victoria,
Izaro, Pamela Yiojamsi eta Deisy)  eta   10  mutil (Aingeru, Aitor, Ireber, Ander, Oier,
Sergio, Alex, Erlantz,Adrián eta Julen.)
Rontegi  auzoan   bizi gara  eta  hor  dago  gure  eskola. Eskola, Rontegi  mendiaren  ondoan  kokatuta  dago.Mendian  ur   depositoak  daude  eta  oso  garrantzitsuak   dira.Barakaldo  osoarenzat .Hor  ere  zubi  bat  dago  Rontegi  zubia  deitzen  dena.Rontegi  eskolatik  hurbil  dagoen  plazan  jolasten   gara “ Begiko  plaza.”Horrela  deitzen   da  plaza  erdian  estatua  bat begi handi eta altu batekin dagoelako.
Gure auzoan “ Ainara” izeneko  kluba dugu.Klubean marrazkiak egiten ditugu, liburuak irakurtzen ditugu, futbolinera  jolasten gara eta gauza pilo bat egiten dugu.Gainera Ainara klubean bidaiak  antolatzen dituzte: ( Errekatxora, elurretara, Zuhaitzietara etaabar…)
Klubean ere jai asko ospatzen ditugu:Gabonak,Inauteriak, Donibane jaia, Rontegiko jaiak…
Rontegiko jaiak irailean  ospatzen dira eta Buruhandiak egoten dira.Donibane egunean, arratsaldez jolasak egoten dira Gero musika taldea ekartzen dute eta Begiko  plazan  poza eta algara pizten da. Azkenil afaldu eta gero sua pizten dute eta txokolatada egiten dugu.
Ainara klubean ere udan udalekuak antolatzen dituzte, nahi dutenak joateko. Horrela oso ondo pastasen dugu eta euskeraz hitz egiten dugu.
Eslolatik  hurbil, Begiko plazaren aurrean parke txiki bat dugu eta klaseak amaitzen ditugunean hara joaten gara jolastera. Beste batzuk patioko eskolan geratzen gara futbolean jolastera,futbola asko gustatzen zaigu eta.
Egun batean igerilekutik etortzerakoan (ikastaro bat egiten arin gara)andereñoek argazki batzuk egin zizkiguten zuei bidaltzeko .Eta Begiko plazatik autopista eta mendiak elurrarekin ikusi genituen.
Horrelakoa da gure auzoa eta asko gustatzen zaigu auzo honetan bizitzea.  









No hay comentarios:

Publicar un comentario