2013-04-19
2013-04-16
RONTEGI AUZOA
3.B ko ikasleak gara, 12 mutil (Sergio Andrés, Adrián, Hugo, Erlantz, Iker, Eneko, Imanol, Ekaitz, Julián,Aketza, Jhon Jairo eta Jason) eta 8 neska (Ana Sofía, Satia, Haizea G., haizea I., Evelyn, Lucía, Irati Q., eta Irati Z.).
Taldeka gure auzoari buruzko informazioa idatzi dugu eta argazkiak ere bidaltzen dizkizuegu.
Taldeka gure auzoari buruzko informazioa idatzi dugu eta argazkiak ere bidaltzen dizkizuegu.
Gure auzoaren
izena “Rontegi” da. Izen hau
dauka bertan Rontegi
mendia dagoelako , beraz
Barakaldoko goiko aldean
dago hain zuzen
ere .
Ekaitz eta Adrián
Eskola, ur-depositoen
ondoan dago,eta oso ezagunak dira ur deposito hauek Rontegi zubitik pasatzean ikusten
direlako.
Jason eta Eneko
Argazkietan ikusiko duzuenez, etxetik eskolara joateko aldapa bat igo behar dugu eta igeriketa ikastarotik etorri garenean argazkiak atera ditugu, bertan patioa ikusten da, garaje bat eta goiko patioa baino gorago ur depositoak ageri dira.
Eskolak ikasle asko ditu, 181 Haur Hezkuntzan eta 203 Lehen Hezkuntzan.
Irati Q. eta Evelyn
Guri patioan futbolean jolastea
gustatzen zaigu , baina
astean bitan ezin
dugu futbolean jolastu ,
bestelako jokoak antolatzen
direlako , hala nola , sokara, gomara, boloetara, uztaietara
… eta beste egun batean baloirik gabeko eguna da.
Imanol eta Hugo
Rontegi auzoan, plaza
bat dago. “Begiko Plaza” deitzen
dena, erdian begi formako
eskultura bat duelako eta jaiak hor
ospatzen ditugu .
Haizea I. eta Sergio
Rontegiko kale
nagusiak izen hauek
dituzte : Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroa.
Erlantz eta Julián
“Ainara kluba”
ere badaukagu. Hor, jolasten dugu, marrazten dugu eta
txangoak antolatzen dituzte,
adibidez elurretara, udalekuak eta beste gauza batzuk ere bai.
Lucia eta Satia
Auzoa ez da oso handia, baina
hainbat gauza interesgarri daude, esaterako "Ainara kluba", parkeak, denda txikiak, jatetxeak... eta aurten anbulategia, auzokoentzat oso garrantzitsua dena, inauguratu dute.
Aketza eta Iker
Guretzat, Rontegi auzoa Barakaldoko hoberena da, gauza asko dituelako eta bertan oso ondo pasatzen garelako, gainera hemendik lekuak nahiko hurbil daude, batez ere metroa 5 minutura dugulako.
Haizea G. eta Irati Z.
Hilabete
honetan igeriketa ikastoroa egiten
ari garenez “Lasesarre” Polikiroldegira
joaten gara eta aldapa jaitsi behar dugu, ia- ia “Nerbioi itsasadarreraino”.
Gure
auzoa hobeto ezagutu nahi baduzue , etorri Barakaldora eta igo Rontegi
mendirantz , handik autopista eta beste auzo batzuk ikusiko dituzu.
Ana Sofia eta Jhon Jairo
GURE AUZOA
3Ako ikasleak 20 gara : 10 neska (Arianne,María, Ixone,Maider, Irati, Victoria,
Izaro, Pamela Yiojamsi eta Deisy) eta 10 mutil (Aingeru, Aitor, Ireber, Ander, Oier,
Sergio, Alex, Erlantz,Adrián eta Julen.)
Rontegi auzoan bizi gara eta hor dago gure eskola. Eskola, Rontegi mendiaren ondoan kokatuta dago.Mendian ur depositoak daude eta oso garrantzitsuak dira.Barakaldo osoarenzat .Hor ere zubi bat dago Rontegi zubia deitzen dena.Rontegi eskolatik hurbil dagoen plazan jolasten gara “ Begiko plaza.”Horrela deitzen da plaza erdian estatua bat begi handi eta altu batekin dagoelako.
Gure auzoan “ Ainara” izeneko kluba dugu.Klubean marrazkiak egiten ditugu, liburuak irakurtzen ditugu, futbolinera jolasten gara eta gauza pilo bat egiten dugu.Gainera Ainara klubean bidaiak antolatzen dituzte: ( Errekatxora, elurretara, Zuhaitzietara etaabar…)
Klubean ere jai asko ospatzen ditugu:Gabonak,Inauteriak, Donibane jaia, Rontegiko jaiak…
Rontegiko jaiak irailean ospatzen dira eta
Buruhandiak egoten dira.Donibane egunean, arratsaldez jolasak egoten
dira Gero musika taldea ekartzen dute eta Begiko plazan poza eta algara pizten da. Azkenil afaldu eta gero sua pizten dute eta txokolatada egiten dugu.
Ainara klubean ere udan udalekuak antolatzen dituzte, nahi dutenak
joateko. Horrela oso ondo pastasen dugu eta euskeraz hitz egiten dugu.
Eslolatik hurbil, Begiko plazaren aurrean parke
txiki bat dugu eta klaseak amaitzen ditugunean hara joaten gara
jolastera. Beste batzuk patioko eskolan geratzen gara futbolean
jolastera,futbola asko gustatzen zaigu eta.
Egun batean igerilekutik etortzerakoan (ikastaro bat egiten arin
gara)andereñoek argazki batzuk egin zizkiguten zuei bidaltzeko .Eta
Begiko plazatik autopista eta mendiak elurrarekin ikusi genituen.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)