2013-06-20

Kaixo lagunak:
Ikusi dugu zuek bidalitakoa eta konturatu gara zuen herria ze handia den.Gureak txikiagoak dira zeren bi dira:Urretxu eta Zumarraga. Elkartuta daude, ibaiak banatzen ditu.Kanpotik herri bat dirudi.
Bestalde , esan behar dizuegu, azken hilabete hauetan ekintza desberdinak egin ditugula.Maiatzaren hasieran aste bete egon ginen Arotz-Enean, Nafarroko Etxarri-Larraun herrian.
Primeran pasa genuen han eta argazki batzuk bidaltzen dizkizuegu.

Maiatzaren 24an,Gainzuri Eguna ospatu genuen. Egunaren zehar ekintza bereziak egin genituen baina eguraldi txarra egin zuenez eskolan bertan ospatu genuen. Urtero egiten den festa da eta eguraldi ona eginez gero Santa Barbaran ospatzen dugu (Urretxuko Irimo mendiaren magalean dagoen toki polita).

Beno,kurtsoa bukatzera doa eta horregatik ondo pasatzea opa dizuegu.
ONDO ONDO PASA OPORRAK                   


4. mailako lagunak

No hay comentarios:

Publicar un comentario